Zuzenean

Bigarren Kafea

«Teorian, gobernantza deszentralizatua da Internet, baina errealitatean ez da horrela»

«Euskarak ingurune digitalean izan behar duen presentzia nola bermatu behar dugun hausnartzea eta, orokorrean, ingurune teknologikoari begirada etiko, kritiko eta arduratsuarekin begiratzea». Horiek dira Euskarabildua Jardunaldien helburuak. 14. edizioa ospatu berri dute.

Audio_placeholder

«Teorian, gobernantza deszentralizatua da Internet, baina errealitatean ez da horrela»

Loading player...
Euskarabildua Jardunaldien aurtengo une bat
Euskarabildua Jardunaldien aurtengo une bat (Euskarabildua)

Gure inguruan aldaketak ematen dira uneoro, eta horien artean moldatzen saiatzen gara egunez egun. Geroz eta teknologia aurreratuagoak ditugu eskuartean erabiltzen ditugun gailuetan, edo azken aldian besterik gertatuko ez balitz bezala, adimen artifiziala erabiltzen dugu, batzuk egunero, besteek astero. «Momentu estrategiko batean gaude, eta beharrezkoa da kontzientzia sortzea» esan digu Eli Pombok. 

Gure ahoetan teknologia besterik ez dugun egun hauetan gutxik hitz egiten dute izan beharko genukeen beldur edo errespetuaz. Gutxik azpimarratzen dute erabiltzen dugun teknologiarekiko izan beharreko burujabetza. Beraz, nork gobernatzen du du Internet? «Teknologian, mundu mailan, botere kontzentrazio ikaragarrizkoa dago».

Erronka digital honen aurrean, Euskal komunitatea martxan dabil eta horren adibide dira Euskarabildua jardunaldiak. Aurtengo 14. edizioa ospatu berri dute, San Telmo museoan izan ziren pasa den astean eta haiek azaltzen duten modura; Egungo erronka global bati begiratzen diote haien txikitasunetik. Hau guztia ondo aztertzeko Bigarren Kafean izan dugu Eli Pombo.

Jaurlaritza Logoa