Zuzenean

Izkander Fernandez

Sua, Led Zeppelin eta Agriculture protagonista

Urtearen errepasoarekin segiz maiatza izan da aste honetako protagonista. Klasiko batzuk ere berreskuratu ditugu. 

Audio_placeholder

Sua, Led Zeppelin eta Agriculture protagonista

Loading player...
Sua
Sua (suataldea.bandcamp.com)

Aste honetako saioan urtea errepasatzen jarraitu dugu. Led Zeppelinen klasiko batekin hasi eta gero azken asteetako kanta berriak eta aurrerapenak entzun ditugu. Sua talde bizkaitarraren disko berriaren bigarren aurrerapena entzun dugu ta baita Los Angeleseko Agriculture black metal taldearen Flea kanta bikaina ere. Jarraian maiatzean argitaratutako disko interesgarrienetako kantak entzun ditugu, tartean Biderbost eta Deus Ez talde euskaldunen lanak egon dira. Amaitzeko, Ingalaterratik datorren klasiko ezkutu bat ekarri dugu: The Only Ones.

Jaurlaritza Logoa