Zuzenean
«Kultura eta sozial arloan murrizketak datoz, Euskal Irratiak arriskuan utziz»
Frantses Estatuak elkarte irratien aurrekontua murriztuz, Euskal Irratiak kinka larrian ezarri ditu. Murrizketa handia da, eta horrek lanpostu asko galtzea ekarriko du. Noski, tokiko euskarazko irratiak arriskuan dira Lapurdi, Behe Nafarroan eta Zuberoan.
«Kultura eta sozial arloan murrizketak datoz, Euskal Irratiak arriskuan utziz»

Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako irrati libreak arriskuan daudela iragarri dute. Frantziako Gobernuak FSERen aurrekontua %44 apaltzeko arriskuaren berri izan zuen irrati libreek urri hastapenean. Geroztik lege proposamenari emendakina ezarri baldin bazaio ere, aurrekontua onartu arte ezjakintasunean dira.
Ipar Euskal Herriko irrati libreek alarma piztu dute Baionan eginiko agerraldian. Kezkan den eragileetako bat Euskal Irratien sarea da. Gehiago jakiteko gurekin izan da Teixa Ihidoy, Euskal Irratietako koordinatzailea.


