Zuzenean

Realaren eta Athleticen arteko derbiaren kontakizunera gonbidatu genituen berriki DAZN-etik kanporatu dituzten euskarazko futbol esatariak. Osasunaren partidetan ari zen esatari lanetan Imanol Itokun, «goiko aginduak» esanda kanporatu zuten eta haren egoeraren inguruko azalpenak eman arte bere lanean ezin zuela jarraitu esan ostean kanporatu zuten Jokin Goikoetxea.
Oraindik ez dute azalpen zehatzik jaso, Itokunek bere kasa egiten duen beste. podcast batean esandakoak egon daitezke «goiko agindu» horien atzean.
Susmoak susmo, jaso duten babesa eskertu nahi izan dute biek NAIZ Irratiaren mikrofonoetan eta «galtzen duena adierazpen askatasuna» dela.


