Zuzenean

NAIZ irratia

Zenbat dakigu min kronikoaren inguruan?

Kirol profesionalean edo errendimendu handiko kirolean, lesio akutuez gain, badago gutxitan aipatzen den arazo bat: min kronikoa. Arlo horretan fisioterapeutek duten paperaz aritu gara Mikel Mendioroz fisioterapeutarekin.

Audio_placeholder

Zenbat dakigu min kronikoaren inguruan?

Loading player...
Mikel Landa bizkarreko minak jota Espainiako Vueltan.
Mikel Landa bizkarreko minak jota Espainiako Vueltan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Kirol profesionalean, arreta gehiena lesio akutuetan jartzen da: tiradurak, hausturak edo gehiegizko kargak. Baina askotan itzalpean geratzen da beste errealitate bat, kirolari askok egunerokoan pairatzen dutena: min kronikoa. Denboran luzatzen den mina da, askotan lesiorik gabe ere agertzen dena, eta kirolarien errendimenduan, motibazioan eta ongizatean eragin handia izan dezake. Gai horri heldu diogu Mikel Mendioroz fisioterapeutarekin, min kronikoaren jatorriaz, tratamenduaz eta fisioterapeutek prozesu horretan duten funtsezko paperaz hitz egiteko.

Jaurlaritza Logoa