Zuzenean

Bigarren Kafea

«Nik gitarrarekin jolasten pasatzen dut denbora gehien»

Xak izeneko diskoa aurkeztera etorri da Paxkal Irigoyen Bigarren Kafeko estudiora.

Audio_placeholder

«Nik gitarrarekin jolasten pasatzen dut denbora gehien»

Loading player...

Isiltasunaren orbainaren gibelean, mundu bat entzun daiteke, ta barnean, disko bat. XAK izeneko disko bat. Sei abesti: Arrailduretan, Errekan, Izar Bat, Meteoaz, Usaiak eta Etxea. Paxkal Irigoyenek XAK izeneko diskoa ondu du eta gure elkarrizketa akustikora dator, ea mundu honen arrailduretara botatzen ditugun botiletako olerkiak topatzen ditugun.

«Neguko giroan aunitz landutako diskoa da, etxean asko jotako abestiak dira» kontatu digu musikariak. Eguzki-izpiei eta argiari erreferentzia ugari topatu ditugu diskoan, nahiz eta Irigoyenek iluntasunetik gertuagoa sentitzen dela aitortu digun. «Bizi naizen lekuan kokatu naiz hitzak idazteko, ingurumenari so, batzuetan absurdotik» esan digu. Munstroak kartetan jostatzen ohe azpian. Munstroak badaude, baita mamuak ere, baina soiltasuna da nabarmen. «Nik gitarrarekin jolasten pasatzen dut denbora gehien musikalki».

Allande Etxeberri Etxart eta Julen Etxeberri Etxart izan ditu bidelagun, baina gaur bakarrik etorri da gure estudiora. Bi abesti eskaini dizkigu Paxkal Irigoyenek Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa