Zuzenean

Urteetan zehar eraldatuz joan den proiektua da Astra. Izan da Gernikarren aterpe, ingurukoen kultur erreferente, hamarnaka prentsaurrekoren testigu, milaka bileraren parte, beste hainbeste artisten bozgorailu eta baita bideoklip bat edo besteren agertoki ere.
20 urte egingo ditu aurten Gernikako kultur espazio autogestionatu honek. Azken urteetako errepasoa egiteko eta aurrera begirako erronkez hausnartzeko xedez, egitarau oparoa antolatu du komunitateak abendu osorako.



