Zuzenean

Eztabaidagai nagusia izan da Jokin Altunaren hutsunea aste honetako tertulian. Lesio bat tarteko, amezketarrak ezingo du jokatu larunbaterako aurreikusia zegoen norgehiagoka, eta jakina da, gauzak honela Javi Zabalak ere lortu duela finalerdietarako txartela, hau da, Aspek bi pilotari dituela dagoeneko ziur finalerdietan. Are gehiago, aparteko ezbeharrik ezean Joseba Ezkurdiak ere bertan behar luke, Peio Etxeberriaren aurka tanto bakarra egitea nahikoa baitu.
Orain, Jokinek jokatzeari uko eginda, Zabalari partida 22-0 irabazita ematen zaio, beraz amezketarra multzoko bigarren bezala pasako da finalerdietara, hau da, B multzoko lehenengoaren aurka jokatu beharko duela. Ezkurdia izango litzateke une honetan Altunaren aurkari, baina hori nahi al du arbizuarrak? 14 tanto beharko lituzke Josebak multzoko lehen postuan pasatzeko. Hortik behera egingo balitu, Jokin saihestuko luke, eta Peioren garaipenak noski beste pilotari bat emango lioke Asperi finalerdietan, hots, Baikoko pilotaririk ez finalerdietan. Panorama galanta ezta?
Saltsa hauek eta gehiago aztertu ditugu aste honetako tertulian Ander Mina Katedrako lagunarekin.


