Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Maite Larburu

Hernaniarra da Maite Larburu, Amsterdameko kontserbatorioan aritu zen eta musikari gisa ere han eta Euskal Herrian egin du bidea. 

Maite Larburu

Loading player...
Maite Larburu NAIZ Irratiko estudioan
Maite Larburu NAIZ Irratiko estudioan (NAIZ Irratia)

Maite Larburu (Hernani, 1979) biolin-jotzailea eta abeslaria, antzerkian ere sartu-irtenak egin izan ditu. Antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan. Hainbat taldetan jo zuen Herbehereetan: Amsterdam Baroque Orchestra, Holland Baroque eta abar. Neighbor bikotearekin eta bakarka bost disko argitaratu ditu.

Maite Larburu umore zalea da, txorakeriak egitea maite du eta barre egitea. Eskarmentu handia du edozein dela ere agertokia: kontzertuetan, antzerkietan... Mikrofono aurrean ere ibilia dela erakutsi digu Otea Lili solasaldiko gogoetaren aterpean. Erantzun azkarrak eta mamitsuak eman ditu, dotorezia mukuru duen seinale. Gustura egon da eta entzulea gustura uzteko trebezia du.

Maite Larburuk hausnarketa interesgarriak utzi dizkigu solasaldian zehar. «Inpermanenteak» garela dio. «Jakinduria omen da inpermanenteak garela ulertzea, gauzak pasatu egiten dira, baina bitarte horiek gozatu behar ditugu, gauzak ez direlako betiko», bere esanetan. Pandemiaz luze hitz egin zuen: «Pandemian argiak itzali ziren, norbera bere mamuekin, jasotzen genituen berri asko ez ziren egia edo ez genekien, ez genuen ezer ulertzen, zapaldurik sentitu ginen (...) Pandemiatik hona pantailak garrantzi handia hartu du eta sarean harrapatuta gaude».

Jaurlaritza Logoa