Zuzenean

Bigarren Kafea

«Espazio falta daukagu, museo guztiek bezala, koadroak sartzen ez badira, pentsa trenak!»

Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendaria da Juanjo Olaizola. Museoaz beraz, baina baita historiaz ere aritu gara berarekin.

Audio_placeholder

«Espazio falta daukagu, museo guztiek bezala, koadroak sartzen ez badira, pentsa trenak!»

Loading player...
Burdinbidearen Euskal Museoanehun urtetik gorako lurrun trena ikus daiteke.
Burdinbidearen Euskal Museoanehun urtetik gorako lurrun trena ikus daiteke. (Burdinbidearen Euskal Museoa - Azpeitia)

Historia ezagutzeko modu asko daude. Bidaiatzea izan daiteke horietako bat eta guk gaur garraiobide bat aitzakia modura erabili dugu historia ezagutzeko. Garraiobide eta lanabes ere izan da trena eta hain zuzen ere, trena ardatz hartuta historian bidaia bat egin dugu Bigarren Kafean.

Burdinbidearen Euskal Museoa ezagutu nahi izan dugu, Azpeitian kokatuta dagoen museoa eta bertan ikusi dezakegun bildumak lagunduko digu burdinbideak historian zehar izan duen garrantzia hobeto ulertzen. «Makinak eta trenak ez dira kontenplatzeko jaio, mugitzeko eta garraiatzeko sortu dira beraz guretzat garrantzitsua da bizia ematea gure tren eta makinei» esan digu museoko zuzendaria den Juanjo Olaizolak. 

«harrotasun bat da guretzat honelako lantegi bat edukitzea» onartu digu Olaizolak, baina museoak dituen oztopoak ere aipatu dizkigu. «Espazio falta daukagu, museo guztiek bezala, koadroak sartzen ez badira, pentsa trenak» kontatu digu barre artean. 

Horrez gain, museoak duen eskaintzaren inguruan ere aritu gara Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa