Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

90etako nostalgia eta kolore grisa dakartza KAK! talde bilbotarrak beren estreinako lanean

Etxahun Arregik Zazkel eta TRB taldeetan egindako bidearen ostean, bateria joz proiektu berria martxan jartzeko nahitik abiatuta, KAK! taldea sortu du Irati Arregi, Joanes Garmendia eta Asier Martinezekin batera. ‘Kendutako azken kartela’ diskoa da kaleratu duten lehendabizikoa.

Audio_placeholder

90etako nostalgia eta kolore grisa dakartza KAK! talde bilbotarrak beren estreinako lanean

Loading player...
Aizarnazabalen aurkeztu zuten beren diskoa Kak! taldekoek irailaren 27an.
Aizarnazabalen aurkeztu zuten beren diskoa Kak! taldekoek irailaren 27an. (Ivan RODRIGUEZ)

Estilo konkretu bat dutela esatea zaila egiten zaigun arren, punkaren, rockaren eta new wave musikaren bueltan sortu dituzte ‘Kendutako azken kartela’ diskoko zortzi abestiak. Ukitu ingelesak nahikoa argiak dituen lanak, 80-90etako iruditeria sortzen digute ezbairik gabe. Bilbo grisera eramaten gaituzte hitzekin, Guggenheimik ez eta ibaiaren bazterreko faktoriak zeuden garaietara.

«Zu zara boterearen aldera pasa dena» bezalako esaldi zorrotzak, Palestinako edota munduko beste edozein puntutako genozidioak, sistemak garaitu gaituela iradokitzen duen kanturen bat, edota dena galtzen dugunean sentitzen den askatasun sentsazioaz hitz egiten digute beren abestietan.

Mikel Reparazekin grabatu dute, Bilbon bertan, eta Ines Bermejok egindako azala duen edizio fisikoa ere kaleratu dute, biniloan. The Jam, Blondie edota Anari aipatzen dituzte beren eraginen artean, baina xehe-xehe bikain kontatu zigun Etxahun Arregik lanaren nondik norakoa MusikHaria saioan. Goiko aldean entzun dezakezue. Nostalgia, karga politikoa eta soinu berezitua dira ezbairik gabe KAK! taldearen lehen diskoko hiru elementu nagusienak. Entzun eta atera zuen kontuak.

Jaurlaritza Logoa