Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Duda-muden karrusel geldiezina’ izeneko lanarekin dator Del Val

Jon Garcia del Val musikari arrasatearraren proiektua da Del Val eta bigarren diskoa da ‘Duda-muden karrusel geldiezina’. Laukote moduan ezagutu dugun arren, bikoan arituko da hemendik aurrera, Marta Ugarterekin batera. MusikHaria saioan izan da Del Val bere doinuak aurkezten.

Audio_placeholder

‘Duda-muden karrusel geldiezina’ izeneko lanarekin dator Del Val

Loading player...
Jon Garcia del Val eta Marta Ugarte ari dira Del Val taldearen lan berria zuzenekoetan aurkezten.
Jon Garcia del Val eta Marta Ugarte ari dira Del Val taldearen lan berria zuzenekoetan aurkezten. (DEL VAL)

Erromintxelak taldearekin diskoa atera duen urte berean eta Tatta eta Densorekin zuzenekoetan ari den bitartean, unibertso berriak esploratuz bigarren diskoa osatu du Jon Garcia Del Valek bakarkako bere bidean. Eric Deza, Ruben Sanchez eta German Ruiz-Alejos izan dituen arren diskoa ontzen, Marta Ugarterekin dabil disko berria aurkeztuz.

El Tigre estudioan, Bilbon, grabatu dute diskoa eta zortzi kantu ditu bere baitan. Bizitzak batetik bestera eraman duela kontatu digu Del Valek, Iruñea, Arrasate eta Mungia artean pasa dituela azken urteak eta bide horrek ere izango duela ziurrenik islarik disko honetan. ‘Ahanztura’ kantuarekin zabaltzen da diskoa, alzheimerra bezalako gai bat bere esparrura ekarriaz. Idoia Asurmendiren ahotsa entzun dezakegu bertan, izan ere Aramaioko bi abeslari izan ditu diskoan, Asurmendi bera eta Sara Alonso. 

Sintetizadoreekin atmosfera ugari landu ditu abestietan, giro desberdinak sortuz. Baita erritmoetan ere, beti jolas egiten baitu haiekin Del Valek, ‘Culpable’ abestiko 5/8 erritmoan, esaterako. Gitarra garbiekin goxotasuna eskaintzen digu eta hainbat abestitan xehetasunez josi dute guztia, izan gitarrekin edota teklatuekin. Baita bateria eta ahotsetan ere. 

Zuzenekoak abiatu dituzten honetan, datorrena azaroan izango da, Eskoriatzako Inkernu tabernan. Aurrerago, Bilboko Hika ateneoan ere izango da. Bitartean, entzun ‘Duda-muden karrusel eternala’, jarri barrura begira eta gozatu.

Jaurlaritza Logoa