Zuzenean

Faxismoak eragin handia izan zuen nafar kirolean; okerrerako, alegia. Hori da 'Osasunaren Memoria' lan taldeak ondorioztatu duena behinik behin. Mikel Huartek, taldeko kideetako batek, «La Segada» hitzaldi zikloa aurkeztu du NAIZ irratian, eta hurrengo asteetan Tafallan, Tuteran eta Altsasun hitzaldiak eskainiko dituzte.
Orain arte egindako lana aurkezteko parada izango da, eta, ondoren, Huartek azaldu duenez, herri bakoitzeko kasuak aztertuko dituzte. Horiek horrela, Tafallan Peña Sport futbol taldearen memoria jorratuko dute, 100 bete duen testuinguruan; Tuteran, ordea, Tudelanoko lehen urteak hizpide; eta, azkenik, Altsasun pilotak Sakanan izan zituen hastapenak landuko dituzte.
Huartek zenbait kasu ekarri ditu gogora, hala nola, Natalio Cayuelarem kasua, Ramon Bengarayrena, Andres Jasorena eta Victor Pascualena aipatu ditu. «Faxismoak hil zituen kirolariak ditugu, defendatzen zituzten ideia politikoengatik hil zituztela», azaldu du.



