Zuzenean
Harribitxia: bere ezaugarri bereziengatik balio handikoa den harria. Horrelaxe definitzen du Euskaltzaindiak harribitxi hitza, eta horixe da Iker Alvarez eta Aitor Urquizak beraien proiektuaentzat hautatu duten hitza. Bikote artistikoak musika tradizionala jarri du erdigunean, konposizio propio eta obra handien interpretazioa uztartuz. «Protokoloari eta botereai lotutako tresna izan da txistua, eta horrek badu alde on bat, errepertorio zabala dugula» esan digu Ikerrek.
Txistua da protagonista, baina tresna ugari lantzen dituzte: danbolin, bonbete, ttun-ttun, pandero, shruti box indiarra, glockenspiel, gitarra, mandolina….
'Deiadar' izeneko diskoa argitaratu zuten 2022an, eta maiatza amaieran 'Alkimia' izeneko EP bat, hiru abesti berri eta zuzeneko berezi batekin.


