Zuzenean

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Elkarrizketa
Igor Arroyo
LAB sindikatua

«Israel isolatzen bada ezingo du egoera sustengatu»

Audio_placeholder

«Israel isolatzen bada ezingo du egoera sustengatu»

Loading player...
Igor Arroyo LABeko idazkari nagusia
Igor Arroyo LABeko idazkari nagusia (Oskar Martxin | FOKU)

Palestinarekiko elkartasunez hego Euskal Herrian deitu duten lanuztearen baitan Israelekiko presioa areagotzeko deia egin du Igor Arroyok (LAB) NAIZ Irratian, «Genozidio bat ari da gertatzen eta ezin da beste alde batera begiratu. Gure esku dagoena egin behar dugu, eta zer dago gure esku? Israel presionatzea. Nola? Harreman komertzialak teten badira eta Israel isolatzen bada maila guztietan ezingo du egoera sustengatu». 

Ukrainako gerra piztu zenean izan zen erantzun azkarra eta orain sektore batzuk mutu egotea salatu du Arroyok, bereziki patronala aipatuta, «zergatik dago mutu? Ez duelako nahi harreman komertzialak birplanteatu». Hala ere, dio, «badagoela zirimiri bat» eta arlo instituzionalean eta enpresarialean ere keinuak ikusi direla; baina, «oraina rte ikusi ditugu aitzakia gehiegi arduradun instituzionalen eta patronalaren aldetik eta neurri gutxiegi, hor egin behar dugu indarra». 

Lanuzterako deialdian izan den anabasaz «eztabaidak izatea normala» dela dio Arroyok; baina, hala ere, «gaurkoa euskal langileen batasunerako egun bat izango dela», «gaurkoa izango da maila sindikalean dagoen indar erakustaldi handiena Europan». Azpimarratu du 17 urte bazirela Euskal Herrian greba politiko bat egiten ez zela eta horrek berak ere garrantzia duela, «nazioarteko afera bati lotuta egin dugu, baina Euskal Herriarekin ere zerikusia du, faxismoari, sionismoari, inboluzio erreakzionarioari... mugak jarri behar zaiola esaten ari baigara». 

Jaurlaritza Logoa