Zuzenean
«Israel ezin da zigor gabe atera honetatik»
CCOO sindikatuak balorazio oso baikorra egin du asteazken honetako lanuzte eta mobilizazio egunaz, «gizarteak argi eta garbi utzi du bere agintarien eta enpresarien aruretik doala». Iñigo Garduño Exekutibako kideak nabarmendu du NAIZ Irratian euskal instituzio eta enpresariek ere «badutela zer esana Israelek egin duen genozidio honen aurrean» eta «oihua» argia dela, «harreman guztiak eten behar dira».
Bake ituna sinatu ostean sortu den egoeraren arurean mobilizazioekin jarraitu behar dela nabarmendu du Garduñok, «Israel ezin da zigor gabe atera honetatik».
CCOO-ko ordezkariaren esanetan «gizarteak adierazi du ez duela genozidio honen konplize izan nahi» eta berretsi du Israelekin harremanak eten behar direla, «enpresek badituzte harremanak Israelekin, instituzioek ere bai, Europar Batasunak harreman eta lan itunak ditu Israelekin... horiek berehala eten behar dira». Garduñoren esanetan «genozidioa bukatu behar eta eta konponbidea bilatu, eta horretan gure instituzioek ere parte hartu behar dute».



