Zuzenean

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan asteburu honetako saioen ostean jakingo dugu nor diren hamaika sailkatuak. Lehen saiotik Aitor Bizkarrak lortu zuen sailkapena eta pasa den asteburuan Lekeition eta Mungian izandako kanporaketetan Txaber Altubek eta Unai Mendiburuk lortu zituzten puntu gehien.
Puntuazioaren arabera hauxe da sailkapena asteburu honetako Galdakao eta Getxoko saioen zain:
Aitor Bizkarra Ruiz__________ 518.5 (saioa irabazita sailkatua)
Txaber Altube Sarrionandia___ 480 (saioa irabazita sailkatua)
Unai Mendiburu Valor________464 (saioa irabazita sailkatua)
Imanol Uria Albizuri_________458
Maite Sarasola Isazelaia______458
Lurdes Ondaro Mallea________458
Izaro Bilbao Arostegi_________451
Mikel Retolaza Etxebarria_____447
Koldo Gezuraga Seijido_______446.5
Garazi Navarro Ugarteburu____445
Iruri Altzerreka Martinez______444.5
Jone Larrinaga Dañobeitia_____432.5
Josune Aramendi Perez_______425.5
Iker Uriarte Urrutia__________422.5
Ander Ucelay Aristi__________418.5
Peru Vidal Gurrutxaga_______417.5
Beñat Bilbao Landa__________416
Garikoitz Sarriugarte Onaindia_411.5
Nafarroako txapelketari dagokionez, Eneko Lazkoz izan zen garaile Auritzen izandako lehen saioan. 357,5 puntu izan zituen; Saats Karasatorrek 328,5, Eki Mateorenak 301,5, Egoitz Gorosterrazuk 293,5, Urko Gartziak 287 eta Aitor Irastortzak 283. Aste honetako saioan ezin izan dugu Nafarroako alerik entzun, datorren astekoan begiratuko diegu Nafarroako lehen bi kanporaketei.



