Zuzenean
«Zergatik aukeratzen duzu beti mina?» Ziur naiz pertsona asko identifikatuko direla esaldi horrekin. Ez dakit, ordea, adimen artifizial asko identifikatuta sentituko ote diren sentimendu horrekin. Egia da, zergatik aukeratzen dugu beti mina?
Semea hil eta hamabi urtera, Dianak eta Martinek beraien etxe zaharrean berriz elkartzea erabaki dute. Diana, Adimen artifizialean aditua da, eta Martinek lanbidea utzi zuen zibilizaziotik erretiratuta bizitzeko. Eta bien artean, begiradak, hitz trukaketak, isiluneak eta doluaren xira luze beltza. «Duela 12 urte bururatu zitzaidan ideia» kontatu digu zuzendariak. Urte hauetan asko aldatu da adimen artifiziala eta teknologiaren industria, baina mamiak hor dirau. «Bagenekien hasierako zatian thriller klasiko baten bertsioa egin nahi genuela, zientzia fikzio poetikora jota».
«Gustatzen zaigu gauzak pixkat irekita uztea, ikusleek gero eztabaidatzeko». Ordu gutxi falta dira Alberto Gastesisk bere bigarren film luzea estreinatzeko. 'Singular' Sitgesko Zinema Jaialdian birsortuko da bihar, baina zuzendari gaur gurekin egon da.


