Zuzenean

Uda amaiera garai berezia izaten da Gorbeialdean. Orroaldia bezala ezagutzen den garaia izaten da eta oreinen ugalketa garaian, arrek egiten dituzten orroetatik hartu du izena. Orroaldia hainbat astez luzatzen da eta garai horretan oso mugatua eta kasu askotan debekatuta izaten da Gorbeia alderako sarbidea, animaliei aparteko aztoramendurik ez eragiteko. Dena den interesa dutenek izaten dute ikuskizuna modu kontrolatuan ikusteko aukera, antolatzen diren bisita gidatuen bidez.
«Oso gertu daukagun beste erreferentzia bat Gasteizko Salburuako hezeguneetan ematen dena da; bitxikeria bezala ordea, Gorberiakoa aurreratuago doa, klima desberdintasunarengatik batik bat» esan digu Auxi Angulo, Arabako parke naturaletako tekniariak. «Urtean zehar orein harrak eta emeak banatuta egoten dira, baina garai honetan elkartu egiten dira marrualdi sektorean»
Orroaldi garai betean gauden honetan, aipatu dugun hori guztia hobeto ulertzea ahalbidetuko digun norbaitengana jo dugu eta Arabako parke naturaletako tekniari den Auxi Angulok azalduko dizkigu denok ulertzeko moduan, Orroaldiaren nondik norakoak.


