Zuzenean

Bigarren Kafea

«Nire bihotza ari zait bidea zein den azaltzen; bihotza ari da guraso papera egiten»

Jaiotzetiko kardiopatia du Aloña Erauskinek, eta gaixotasunak emandako kolpeen ostean, bidea egin du eta heziketa egiteko asmoz, Aloeder proiektua sortu du. 

 

Audio_placeholder

«Nire bihotza ari zait bidea zein den azaltzen; bihotza ari da guraso papera egiten»

Loading player...

Heldu osasuntsu batean bihotzak 70 taupada inguru egiten ditu minutuko atseden egoeran gaudenean. Ariketa fisikoa egiterako momentuan 150-200 taupadetaraino igo daiteke. Korrika hasten garenean, pixkanaka pultsazioa igotzen hasten dela nabaritzen dugu, eta batzuetan, esfortzua hainbestekoa izaten da, bihotza lehertu egingo dela pentsatu dezakegu.

Sentsazio hori ordea, errealitatea izatera iritsi daiteke, batzuek jaiotzetik garatutako gaixotasun batzuen ondorioz, eztanda bat sentitzen baitute bularrean, eta orduan zer? Bada, horren inguruan irakurri dezakegu 'Bizi bihotzak eztanda egin arte liburuan', Aloña Erauskinek idatzitako liburuan. «Hiru urte hauen lehenengo etapa putada bat bezala ulertu dut, ate ako itxi dizkit eta malko asko eragin dizkit» aitortu du Erauskinek.

Jaiotzetik duen gaixotasunak Aloña inguratu du bizitza osoan zehar, eta horrek azken urteetan baldintzatu duela esan genezake; nahiz eta aukera ezberdinak ere sortu zaizkiola esan dezakegun. «Nik eraiki dut nire bidea, nik jarri ditut nire mugak» kontatu digu idazleak. 

 

Gaur hemen Bigarren Kafera etorri da Aloña bere bihotzaz eta bihotzetik hitz egitera. 

Jaurlaritza Logoa