Zuzenean

Urriaren 3tik 5era bitarte, Getxoko Komiki Azokak binetaren mundua hurbilduko dio publikoari bere 23. edizioan. Merkataritza guneak 40 saltoki bilduko ditu Santa Eugenia plazan eta Ibaiondo kalean, eta Romo Kultur Etxean ere doako hainbat ekintza izango dira, tartean direla hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak edo fanzineen aurkezpenak.
Urteroko hitzordu honen edizio berriaren inguruan gehiago kontatu digu Xabier Paya Getxo Kulturako zuzendariak.



