Zuzenean
Urte hauetan egindakoen inguruan haiekin hitz egiteko aukera izan dugu Nhil taldkeo Sara eta Pellorekin; baita argitaratu berri duten 'Etxea' lanaren inguruan hitz egiteko ere. «Oso harro gaude egindako ibilbideaz».
Etxea diskoa sortzerako garaian, beste era batean egin dute lan lehen aldiz. Hirugarren lana ontzeko, Elizondoko baserri batean sartu zen seikotea. Eta kantuz kantu, zeuden ideiak hartu eta moldatzeko erabakia hartu zuten. «Inoiz baino kolektiboagoa izan da sormen-prozesua». Bost eguneko egonaldia egin ondoren, denborari tarte bat utzi eta bigarren egonaldia izan zuten. Baina, oraingoan, La Casa Murada estudiotan. Bertan, bizi, sortu, grabatu eta bizitakoa gordetzeko aukera izan zuten. Eta baita, inoiz probatu ez dituzten instrumentuekin aritzeko ere.
Gainera, taldeak bi partaide berri ditu. Eta hauen iritsiera diskoaren sortze prozesuan izan denez, haiek ere izan dute ekarpenak egiteko aukera.
Azkenik, gai konplexuagoetan murgiltzeko tartea ere hartu dugu. Izan ere, Nhilek argitaratu berri duen Etxea diskoa, ezin da Spotify streaming plataforman entzun. Enpresak egindako Israelen aldeko inbertsioak direla eta, Nhil ere batu da haren kontrako boikotera. Gaiaren inguruan duten iritzia helarazi digute.


