Zuzenean

Bigarren Kafea

«Entzuten dugunean zenbat murtxikatzen dugun, gure burua hobeto kontrolatzen dugu»

Audio_placeholder

«Entzuten dugunean zenbat murtxikatzen dugun, gure burua hobeto kontrolatzen dugu»

Loading player...

Sagar bat jaten ari zela, galdera bat bururatu zitzaion Lander Cornago sukaldariari: «zergatik gustatzen zaizkigu elikagai kurruskariak eta zer gertatzen zaio garunari kruntx soinua entzutean?». Gai hori lantzera etorri da gaur Bigarren Kafearen estudiora. 

«Dastamena multisentsoriala da: usainak, ikusmenak, aho-sentsazioak eta soinuak eragina dute» esan digu sukaldariak. Horregatik, duela urte batzuk, ikerketa bat egin zuten Massimiliano Zampini and Charles Spence zientzialariek. Patata frijituak eman zizkieten hainbat pertsonei, eta zarata desberdinak jarri; parte-hartzaileen ondoren patatak frexko edo zaharkitu bezala baloratu zituzten. Ondorioa argia izan zen:zarata kurruskaria eta freskotasun sentsazioa bat zetozela. Baina zergatik gustatzen zaizkigu gehiago jaki kurruskariak? «Eboluzio ikuspegitik, kurruskariak izan ohi dira elikagai freskoenak: fruta sendoak, hazi lehorrak…» dio Cornagok. 

 

Jaurlaritza Logoa