Zuzenean
1978ko maiatza. Gipuzkoan, sindikatua eta patronala metalaren hitzarmen berri bat negoziatzen ari dira, lehen frankismoaren amaieratik eta demokrazia parlamentarioa ezarri zenetik, 77ko hauteskundeen ondoren. Langileek asteak daramatzate mobilizazioak, grebak eta manifestazioak egiten. Donostiako ur kontadoreen fabrikan, langile-pikete batek ilaran zeharkatzen ditu lantegiak
Hitz horiek irakurtzetik 20 minutu pasatzen diren arte, ez dugu pantailan 'Aro Berroa', pelikularen titulua ikusiko. Baina 20 minutu horiek behar-beharrezkoak dira behinola Ultzamako bailaran egon zen komunitate baten historia ezagutzeko.
Lantegi gris batetik, lorez jantzitako eraikin koloretsu batera egingo dugu salto. Metaforikoki eta literalki. Saltoka hasteko grina piztuko baitigute pantailako pertsonaiek. Izan ere, nahiz eta Arco Iris izena ez den aipatzen, komunitate hori izan da proiektuaren abiapuntua. Irati Gorostidi zuzendariaren gurasoak bertako kide izan ziren, eta beraiek gehiago ulertu nahian, pelikula hau ondu du.


