Zuzenean

Bigarren Kafea

«2010ean hasi ginen pelikularekin amesten, 14 urte behar izan ditugu filma bukatzeko»

«Pello Mari Otañok maila nazionaleko aitortza behar zuela iruditu zitzaidan, ez herrira mugatutakoa» dio Patxi Bisquertek. Horregatik, ‘Ombuaren itzala’ izeneko pelikula egin du eta gaur estreinatuko da Zinemaldian. 

«2010ean hasi ginen pelikularekin amesten, 14 urte behar izan ditugu filma bukatzeko»

Loading player...

Ni jaio nintzan Euskal-Iurreko leku pozgarri batean / eta euskera irentsi nuben lenbiziko asnasetan / 
amak siaskan nedukanian edo bere besuetan / kontu politak esanaz beti, kantatuaz batzubetan / geren aitonak moldatutako itz neurtu ta bertsuetan.

Ez dakigu zer pentsatuko lukeen Pello Mari Otañok gaurko Zinemaldia ikusita. Jaialdiaren lehen arnasetan ez luk eta euskara asko irentsiko. Are gehiago, ez dakit non egongo zen gusturago, Zinemiran edo Horizontes Latinosen 'El Mensaje' argentinarra ikusten. Baina badakigu, 'Ombuaren itzala' pelikulako kartela ikusita, «hainbeste merezi al dut ba?» esango lukeela, Orfeoi Donostiarra etxazpira joan zitzaionean bezala. Baina hemen badago merezi duela pentsatu duen lantalde bat, eta talde horrek gaur aurkeztuko du pelikula Zinemaldian. 

«Inguruko eta ezagun asko etorriko dela uste dut» esan digu Joseba Usabiaga aktoreak. Berak gorpuztu du Pello Mari Otaño, baina hasiera batean, Patxi Bisquertek egin behar zuen paper hori. «2010ean hasi ginen pelikularekin amesten eta azaroaren 30ean bukatu genuen, 14 urte behar izan ditugu filma bukatzeko» kontatu digu zuzendariak. «Grabaketa bi urte inguruko prozesua izan da; tontakeri bat dirudi, baina raccord-a mantendu behar da» esan digu Sara Cozarrek. 

«Maila nazionaleko aitortza behar zuela iruditu zitzaidan, ez herrira mugatutakoa» dio Bisquertek. Aitortza hori gaur ikusteko aukera izango dugu, Donostiako Zinemaldian. 

Jaurlaritza Logoa