Zuzenean
Aje giroa nabari da asteazken honetan, luze jo zuen euskal zinemaren eguneko festak, itxuraz.
Zinemaldia NAIZ tartean izan ditugu hizpide euskal zinemaren gala handian izandakoak eta oroimenari loturiko pare bat film izan ditugu hizpide; tartean ‘Popel’.
Aimar Erkiagari asko ari zaizkio gustatzen Zinemaldiko pelikulak eta gaurko aukeran ere txaloak. Batetik, Claire Denisen ‘Le cri des gardes / The Fence‘ filmarentzat eta, bestetik, Jafar Panahi iraniarraren ‘It was just an accident’ filmarentzat.
Pelikula sorpresaz; badakigu Oscar bat irabazi zuela zuzendariak, Goya bat ere bai gidoilari gisa, eta ez dela zinema aretoetan estreinatuko. Zein ote?



