Zuzenean
Euskal zinemaren eguna da asteartea eta honen galan emango diete sari nagusia Telmo Esnal eta Asier Altunari. Ezinbestean ‘Aupa Etxebeste’ filmako soinu banda berreskuratu eta honen erritmora abiatu dugu gaurko errepasoa Zinemaldia NAIZ tartean.
Sail ofizialean, sari nagusia bereganatzeko hautagaien artean ageri da Alauda Ruiz de Azuaren ‘Los domingos’. Aimar Erkiagari gustatu zaio, baina dilema morala jarri du mahai gainean.



