Zuzenean
«Trontza bat ongi zorrozteak batzuetan bost ordu ere behar ditu»
«Trontza bat ongi zorrozteak batzuetan bost ordu ere behar ditu»

40 urte baino gehiago daramatza Peio Kañamaresek herri-kiroletan. Manolo anaiarekin Zurgai sortu zuen 1996an eta aurten, ziklo hori amaituta, Imanol eta Julen semeekin eta Uxue Ansorregi kirolariekin batera Zuragai elkartea sortu dute, aurrekoarekin bezala, herri-kirolak bultzatzen jarraitzeko asmoz. Trontza da bere espezialitatea eta xehetasun eta pasadizo ugari kontatu dizkigu.

Euskal Herriko txoko guztiaetan eta kanpoko batzuetan ere aritzen da herri-kirol erakustaldietan, orain, semeekin eta Uxue Ansorregi aizkolaria eta trontzalariarekin, gure kirola bultzatzeko asmoz. Horretan daramatza 40 urte baino gehiago.
Urte hauetan, gainera, trontza zorrozten ere ikasi du. Gehiena bere kabuz, probatzen, hanka sartzen eta asmatzen. Eta, aukera izan duen guztietan zerbait zekinari galdetuz eta bisita eginez. Gaur egun, Bermeoko gizon bat eta bera dira zorrozten duten bakarranetakoak. Horregatik, toki guztietatik eramaten dizkiote, baita Euskal Herritik kanpo ere, Guadalajaratik, Huescatik edo Asturiasetik, adibidez.
Joan zen urtean 100 baino gehiago zorroztu zituen eta aurten, dioenez, gehiago izanen dira. Sartu gurekin Arostegiko Peio Kañamaresen trontza tailerrean!



