Zuzenean

Bigarren Kafea
Elkarrizketa
Jesus Mari Lazkano
Margolaria

«Irudiek edertasuna dute, baina badago drama bat ere; bien arteko talka islatu nahi izan dugu»

Denborarekin jolasean jarri du ikuslea Jesus Mari Lazkano margolariak. Iragan urruna eta etorkizun gertukoa malabarretan bailitu. Milaka begik ez lukete berdin begiratuko Glaziar bat. Baina akaso milaka marrazkirekin Jesus Mari Lazkanok ondu duen animaziozko film labur hau bada begirada oso bat.

Audio_placeholder

«Irudiek edertasuna dute, baina badago drama bat ere; bien arteko talka islatu nahi izan dugu»

Loading player...

Chamonixeko Mer de Glace glaziarra izan da abiapuntu. Eta nolabait bihurtu du zuzendaria artearen historiako katebegi. Carusen marrazki batek inspiratu zuen Friedrich glaziarra margotzeko. Friedrichen glaziarraren margoak inspiratu zuen margolari ezezaguna. Eta hauek guztiek, norberak dionez, inspiratu zuten Lazkano. «Gaztetan inguru haietan ibili ginen, eta Friedrichen marrazki batek txinparta sortu zidan» aitortu du margolari bergararrak. 

Animaziozko film labur sakona da ‘Natura Fugit’ eta sortzaileak berak azaldu du 
«bidaia fisikoa» dela, baina «baita kontzeptuala eta etikoa ere». Lazkanok onartu du egia dela irudiek edertasuna dutela, «baina horren atzean badago drama bat, bi kontzeptu horien artekoa talka islatu nahi izan dugu». 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa