Zuzenean

Baztandarren eta baigorriarren arteko harremanez aritu dira. «Nire izebak askotan kontatzen zuen Baigorrikoekin nolako harremanak zituzten baina guk ez dugu hori bizi izan» aitortu du Oteizak. «Beti aldarrikatzen dugu iparralde eta hegoalde banaketaren aurka gaudela, eta horri kontra egiteko modua ere bada».
Mugaren inguruan ere aritu dira. «Muga fisikoa ez da hain agerikoa, baina psikologikoa bai». Zentzu horretan, bi aldeetako herritarren arteko harremanak sustatzea eta dinamika ezberdinak elkarrekin garatu ahal izatea mugaren eragina murrizteko garrantzitsua dela iradoki dute.
Egitarauari dagokionean, ostirala egun lasaiagoa izango da. Iparretarrak (IK) talde politiko-armatu ohiaren inguruko mahai-inguru bat egingo da, «memoria kolektiboa lantzeko asmoz», Bereko Bentan. Larunbatean berriz, egun osorako egitaraua antolatu da. Mendi martxa, bazkaria, txaranga, batukada eta eguna borobiltzeko Olaia Inziarte, Txopet eta DJ Üzkülüz igoko dira oholtzara.
Bertaratzeko autobus zerbitzua izango da egun osoan zehar Elizondotik eta Baigorritik. Antolakuntzatik zerbitzu hori erabiltzeko deia egin dute, Izpegi gainean ibilgailu askorik aparkatzeko lekurik ez dagoelako.
Entzun Lierni Oteiza eta Ane Fagoagarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.


