Zuzenean

Raimundo El Canastero taldeko kideen aurkako epaiketa sententziaren zain geratu den honetan, disko berria aurkezten izan ditugu MusikHaria saioan Lizarrako taldekoak. Talde izatetik kolektibo izatera pasa direla kontatu digute, beren barruan kezka desberdinetatik abiatutako proiektuak sortzen ari zirela ikusita hartu duten erabakia omen.
Hamahiru abesti kaleratu dituzte eta ez dute kontzertuak emateko aurreikuspenik, momentuz. Elektronikoagoa den lan bat osatu dute eta haren inguruan hizketan aritu gara Julen ‘Tarima kendu’ Arbizu eta Imanol ‘El Caete’ Viñaras taldekideekin.




