Zuzenean

Zer pentsatuko zenuke, aireportu batean, hileta batera doan pertsona bati oporretan doan beste bati baino gehiago kobratuko baliote? Hori da Delta Air Lines airelinea estatubatuarrak egin nahi zuena: bezero bakoitzaren datu partikularrak prozesatzen dituzten adimen artifizialeko tresnen bidez prezio pertsonalizatuak ezartzea. Albistea uda honetan zabaldu zen eta kritika sutsuak jaso zituen; azkenean, konpainiak ekimena bertan behera uztea erabaki du.
«Normalizatu dugu hegaldiak merke erostea, baina egia da batzuk merke erosteko, besteek garesti erosi beharko dutela» dio Unai Elordi Hidalgok, Adimen Aritfizialean doktoreak. Hala ere, Elordik beste galdera bat bota du, bere usteaz askoz garrantzitsuagoa: «Nola pasa diezazkioke enpresa horrek datu pertsonal horiek Deltari?».
Honen inguruan aritu gara Unai Elordirekin Bigarren Kafean.


