Zuzenean

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

«Salatu nahi ditugu erakundeak batik bat»

Ibaitik Itsasora ibilaldia Tuteratik abiatu da asteazken honetan, hilaren 20an Hendaiara heltzeko eta ibilbide osoan zehar Palestinaren askatasuna aldarrikatu eta Israelgo Estatuaren kolaboratzaileak salatzeko. Elisa Huarte antolakuntzako kidea izan da Naiz Irratian. 

Audio_placeholder

«Salatu nahi ditugu erakundeak batik bat»

Loading player...
Elisa Huartek Tuteratik hitz egin du, lehen etapa hastear zirela.
Elisa Huartek Tuteratik hitz egin du, lehen etapa hastear zirela. (Naiz Irratia)

Ibaitik itsasora, Palestinak aske behar duela dio lelo ospetsuak. 1948tik Israelek burutzen duen okupazioa gora-behera, Jordan ibaia eta Mediterraneo itsasoaren arteko lurraldeari deitzen diote aberri palestinarrek eta bertan euren estatua garatzeko helburuari tinko eusten diote. Lelo ospetsua, protesta martxa bilakatuko da Euskal Herrian, gaurtik (irailak 10) irailaren 20ra bitartean egingo den ibilaldiarekin. Ibilbidea bera, sinbolikoa da, Tuteratik Hendaiara, Ebro ibaitik Kantauri itsasora. 

100 bat lagun bertaratu dira Tuteratik abiatu eta Castejon helburu izango duen lehen etapara. «Salatu nahi ditugu erakundeak batik bat», azaldu du Naiz Irratian Elisa Huarte antolakuntzako kideak, «hitzak airean geratzen dira eta ez dituzte benetako neurriak indarrean jartzen», gaineratu du. Erakundeei zuzenduta beraz, eskari argiak dira aldarrikatzen dituztenak, Huartez dionez, «genozidioa bukatzea, Israel isolatzea, Europarekiko hitzarmena bertan behera gelditzea eta armen salmenta bukatzea».

Jardunaldi bakoitzean ekintzak eta hitzaldiak antolatuko dituzte, Gazan jasaten ari diren sarraskiaz ohartarazteko. Baina batez ere, Israelekin zuzeneko harremanak dituzten erakunde eta enpresen aurrean protestak burutuko dituzte; Bardeetako poligonoan, CAF Irunen eta honen filial Trenasa Castejonen edota Elortzibarreko MTorres enpresa, besteak beste. Tel Aviven merkataritza gunea zabaldu duen Zara arropa denda Iruñean salatuko dute, Osasunbidea bezala, Teva enpresari sendagaiak erosteagatik. Hendaian berriz, Israelgo soldaduak elikatzeaz harro dagoen Carrefourren aurka ahotxa altxatuko dute. Abuztuan aurkeztu zuten ekimena, baita jardunaldi bakoitzeko ibilbidearen berri eman ere.  

Jaurlaritza Logoa