Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria
Elkarrizketa
Pello Reparaz
ZETAK taldeko abeslari eta sortzailea

«Ez dugu diskorik aterako ‘Mitoaroa’ batetik besterako tarte horretan»

Nekea nabari zitzaion ahotsean Pello Reparazi Donostian elkartu garenean. Illunben gertatutakoaz galdetu diogu, baita bere kritikotasunaz ere. Eta, nola ez, San Mameseko hitzorduaz. Azken honen inguruan gauza askorik ez, ordea. Kantu berri bat ezagutuko dugu ‘Mitoaroa’ trilogia bukatu atarian.

Audio_placeholder

«Ez dugu diskorik aterako ‘Mitoaroa’ batetik besterako tarte horretan»

Loading player...
Pello Reparaz NAIZekin egon da Mitoaroaren biharmunean.
Pello Reparaz NAIZekin egon da Mitoaroaren biharmunean. (Andoni CANELLADA | FOKU)

‘Mitoaroa II’ hiru aldiz gainditu ostean, zer moduz zaude Pello?

Ez dakit Iker, oraindik ez dakit. Nahiko gainezka nabil eta bueno, pozik nagoela esan dezaket. 

Ez dakit feedbackik jaso ote duzun zure inguruaz harago.

Nahikoa kanpo egon naiz sareetatik eta komunikabideetatik azken hiru egunetan, horrela nahi izan dut. Baina heldu zait zerbait. Atzo Ignatiusek esaten zidan: «Tío pero, esto se nota que tiene un impacto y te enteras de que está pasando con todos por la calle». Bera Donostian egon da egun hauetan eta hori esaten zidan, ez? Eta hala da, heldu zait zerbait eta ikaragarri pozik nago. Gainera, orain ari zait heltzen, ez? Beraz, hobe, horrela ez du horrek eraginik izan nire performancean larunbatean eta igandean. Uste dut sanoa izan dela hori. Eta oso pozik nago, ze uste dut arrisku handiak hartu eta gero, jendeak erantzun duela, jendea ari dela ulertzen zer den ZETAK ez? Arriskua eta esperientzia berriak.

Kaskoen inguruan zer esan dizuete? 

Berez polarizatua da. Esan nahi dut, maite duenak asko maite du eta gorroto duenak asko gorrotu du. Baina klaro, portzentajea ezin duzu alderatu gehiengo handi-handi-handi-handienak esperientzia pila bat maitatu baitu. Beraz, alde horretatik oso pozik eta kritikoekin ere pozik, asko entzuten ditugu-eta. Eta sanoa da eta ezinbestekoa da. Eta ez baditugu entzuten, pixka bat begiak ixten ari gara errealitate batzuei ezta? Baina azkenean hainbeste jende hurbildu da ZETAKengana azken hilabeteetan, jende asko dela nahiko berria proiektuan. Egia da, ZETAK ulertzeko, ulertu behar dela arriskua eta esperientzia berriak proiektuaren idiosinkrasiaren parte direla ere. Orduan, ba nik uste dut oso koherentea izan dela ‘Mitoaroa II’ ZETAK-ekin.

Autokritika eta kritika, batez ere kapitalismoaren kontestuan eta musika industriak hor duen paperaz ari zara. Baduzu abestiak erreko dituzunaren beldurrik?

Egia da, nik orain bizitzan zerbait serio hartzen badut hori abestigintza dela, nik plazaratu duen azken abestia da, ‘Hileta kantu nafarra’ da eta abestia pixkatxo bat aztertzen baduzu ohartzen zara horrek lan asko duela, asko-asko, eta maitasun handiz egin den abesti bat dela. Oraindik sinesten dut sekula idatzi dudan abestirik onena dela, eta horrek eraman nau are gehiago errespetatzera abestigintza. Eta orduan, klaro, orain diodan errespetuarekin, bada plazaratzen dudan gauza oro asko zaindu nahi dut, beti zaindu dut, baina igual ez hainbeste, ez orain bezainbeste.

Orduan, ez dut sufritu nahi honekin, baina errespetu handia diot eta nahiko nuke zerbait plazaratzen dudanean oso-oso argi izatea benetan plazaratzea merezi duela horrek. ‘Mitoaroak’ eman dit aukera bat abestien gainetik beste narratiba bat sortzeko. Hain da kontzeptuala, hain da istorio bat apartekoa, abestiak tresna batean bilakatu direla ‘Mitoaroa’ istorioa kontatzeko, eta horrek eman abestiei beste bizi bat eman die, beste testuinguru bat eta hartu dute bestelako bestelako argi bat, bestelako forma bat. Horrek lagundu du nik ‘Mitoaroa I eta II’ errepertorio antzekoarekin egin ahal izatea.

Ez dugu diskorik atera, lehendabizikotik bigarrenera, eta ez dugu diskorik aterako bigarrenetik hirugarrenera. Abesti bat edo beste aterako da. Abenduan nire bizitzako abestirik garrantzitsuena aterako da.

Plaza handiak betetzearen inguruan ere egiten duzu gogoeta azken ikuskizunean. Badirudi halako lehiaketa bat dagoela ea nork espazio handiagoa bete eta horren inguruan ere bada kritikarik.

Asko hitz egin du kontraesanez ‘Mitoaroa II’-n. Nire buruaren aurkako kritika sakon bat dela uste dut obra, eta kontraesanetan bizi gara. Uste dut denok bizi garela kontraesanetan, baina klaro, horrelako mobida erraldoietan sartzen garenok bada ikaragarrizko talkak ditugu geure buruarekin. Askotan. Beti aukeratu beharrean gaude eta gure bilerak oso katramilatsuak dira. «Ostia, baina eske hau ez dator bat… baina eske, klaro, hau ez badugu egiten, ezin dugu hau egin… Eta hau bai, gure idiosinkrasiarekin eta euskararen defentsarekin bat dator… Baina, klaro, hau egin nahi badugu, hau ere, hau ere egin behar da eta oso zaila da…» eta gero eta zailagoa da guztia.

«Kontraesanetan bizi gara. Beti aukeratu beharrean gaude eta gure bilerak oso katramilatsuak dira»

 

Nik kritikak eskertu egiten ditut. Puntu batean nago non lanketa potente bat egin dudan eta kritikek ez nauten kikiltzen. Hori beharrezkoa da ‘Mitoaroa’-ren aurrean egoteko, buruan egoteko. Baina entzun behar baditut, entzuten ditut eta argi dago. Nik uste dut Illunbek hori ere hori ere pixka bat demostratu duela, ez? Kontraesanetan bizi gara eta beti gaude oreka batean.

Jendeari, geure zalegoari eta euskal gizarteari promestu eta hitz eman diezaiokegun gauza bakarra da gaztea, gogotsua eta eta benetan hausnartzen duen lan-talde bat dugula. Bilera asko egiten ditugula, hartzen dugun erabaki oro ren kontziente garela, badakarrela ere beste aurpegi bat eta saiatzen garela ahalik eta hobekien aprobetxatzen jendeak eman digun aukera hau. Errespetatzen eta behintzat zintzoak izaten saiatzen garela jendeak eman digun ardura guzti honekin.

«Mitoaroa III: Mariren etorrera» hurrengo ikuskizunaren izenburua, baina George Orwell eta «1984» liburua aipatu dituzu. Distopikoa den zerbait sortu nahi duzue sekuela honetan eta 2084an kokatu. Mikel Alvarezen «Euskalia» irakurri duzu?

Badut haren berri baina ez dut oraindik nire egin. Orain hasi behar naiz mobida horrekin guztiarekin.

Idazketa fasean asko irakurri behar da?

Ezinbestekoa da. Lau-bost liburu irakurri nituen ‘Hileta kantu nafarra’ abestia idazteko, beraz, ‘Mitoaroa III’ idazteko asko irakurri beharko dut. Badut jada egitura bat, zalantzarik gabe, baina, jakina, orain eraiki egin behar da hori guztia. Orduan, bai, irakurketa prozesua izango da ezinbestekoa. Hasi behar dut jada.

«Lau-bost liburu irakurri nituen ‘Hileta kantu nafarra’ abestia idazteko, beraz, ‘Mitoaroa III’ idazteko asko irakurri beharko dut»

 

Asteazkena, hilak 10, goizeko 10:00etan San Mameseko ekainaren 20ko hitzordurako sarreren aurresalmenta eta biharamunean, ordu berean, salmen orokorra. Zenbat kabituko dira?

Asko, ez dakigu zehatz zenbat, gaur gure lan-taldea han dabilelako, baina astakeria bat. Arenatik estadiorako saltoa handia izango da, baina guk bistan denez gastatzea ere maite dugu. Hortaz, San Mames ez da gutxiago izango. 

Jaurlaritza Logoa