Zuzenean

Berriatuko txondorra irailaren 2an piztu zuten eta dozena bat egunez edo martxan izango dute ikatza egiteko
Berriatuko txondorra irailaren 2an piztu zuten eta dozena bat egunez edo martxan izango dute ikatza egiteko (Berritxuko txondorgileak)
Txondorra egiteko egurra prestatzeko lehen lanak
Txondorra egiteko egurra prestatzeko lehen lanak (Berritxuko txondorgileak)
Txondorraren barruko egitura, egurrez osatua
Txondorraren barruko egitura, egurrez osatua. Lehenbizi sendoenak eta ondoren finagoak. (Berritxuko txondorgileak)
Lastoz eta lurrez estaltzen dute ondoren egurra, bertan egosi dadin
Lastoz eta lurrez estaltzen dute ondoren egurra, bertan egosi dadin (Berritxuko txondorgileak)
Txondorra larunbatean piztu zuten, argazkian ikus daitezke ireki ohi zaizkion lehio modukoak
Txondorra larunbatean piztu zuten, argazkian ikus daitezke ireki ohi zaizkion lehio modukoak (Berritxuko txondorgileak)
Txondorra piztuta lanean, aurpegia erabat belztu arte
Txondorra piztuta lanean, aurpegia erabat belztu arte (Berritxuko txondorgileak)
Txondorrean adituak azalpenak ematen hura 24 orduz zaindu beharko duten Berriatuko herritarrei
Txondorrean adituak azalpenak ematen hura 24 orduz zaindu beharko duten Berriatuko herritarrei (Berritxuko txondorgileak)
Bigarren Kafea

Txondorra auzolanean, Berriatuan

Larunbatean txondorra piztu zuten Berriatuan. Ekimen herritarra da eta auzolanean hura zaintzeko lanak izango dituzte hurrengo astebete pasatxoan. 

Audio_placeholder

Txondorra auzolanean, Berriatuan

Loading player...
Txondorrari irekitzen zaizkion «leiho» modukoak.
Txondorrari irekitzen zaizkion «leiho» modukoak. (Berritxuko txondorgileak)

«Ikazkin baino ezjakin asko gara» esanez abiatu du Joseba Goienola Berriatuko alkateak bere hitz hartzea Bigarren Kafean; baina ikazkin lanetan ari da herri osoa egun hauetan eta irudi ikusgarriak ari da erakusten herrian piztu duten txondorrak, ondo bidean irailaren 13an Beheko kaleko jaietako parrillan baliatzeko garaiz iritsiko da bertan egositako egurra, ikatza. 

Udalbiltzako Guretik sortuak bekaren baitan sortu da ekimena. Argimalutak konpainiak jaso du beka eta Txondor plaza izeneko lana prestatzeko egonaldia egiten ari da Berriatuan Txetxu Collado sortzailea, «proposatu zigun egonaldia egiten zuen denboran polita izango litzatekeela txondor bat martxan jartzea».

Alkateak azaldu du «dakitenen laguntza» izan dutela txondorra abian jartzeko, tartean Goizueta eta Oñatitik gerturatutako jendearena, eta auzolana izaten ari dela protagonista, «Berritxun zorionez laguntza eskatzen denean jendeak erantzun egiten du, jendeak parte hartzen du, eta 75 lagunetik gorako taldea eratu da». Izan ere, txondorra eraiki ez ezik, zaindu ere egin behar baita. Irailaren 12a arte izango dute piztuta eta egurrak ondo erantzuten badu egun horretarako ikatza eginda izatea espero dute. 

Ikatza ateratzeko emaitza esku-eskura dute, hala ere, herritarrek, «lana eta ardura eskatu ditu, baina egia esan txondorrak berak pizten du auzolan su hori eta bere inguruan sortu den giroa benetan oso polita da, jende piloa dabil laguntzen, asko etortzen dira ikustera, oso une politak ari gara bizitzen». 

Jaurlaritza Logoa