Zuzenean
Azken urteetan sare sozialak iritziak trukatzeko gune publiko nagusi bihurtu dira. Instagrametik hasi eta TikTokera arte, erabiltzaileek ideiak, kritikak eta eztabaidak zabaltzen dituzte denbora errealean. Baina, dena al da onargarria? Eman dezakegu iritzia Interneten, lege-arazoetan sartu gabe? EMA Abokatuakeko Maite Tolosak azaldu digu.
«Gaur egun sare sozialetan esaten dena, garai batean, tabernako barran edo herriko plazan esaten zen eta ez zegoen horren inguruko konstantziarik eta ez zen ezer gertatzen, gaur egun, sare-sozialekin, ordea, guztia erregistratuta geratzen da» aipatu digu Tolosak.
Gorroto delituak, irainak eta kalumniak, mehatxuak, sekretuak agerraraztea... «Egia da aldian behin umorearen mugen eztabaida itzultzen dela, baina argi izan behar da, umoreak babesa duen arren, hori ez dela erabatekoa, denak ez du balio; pertsonen ohorerako edo duintasunerako eskubidea urratzen bada, ondorioak izan ditzake» dio abokatuak.
Honen inguruan aritu gara Bigarren Kafean.


