Zuzenean

Bigarren Kafea

«Gure sustrai afroamerikarretan diskoa eta funka sartu nahi izan ditugu»

Gaur, Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoetan, Arima Soul talde zarauztarra izan dugu. Urteko lehen elkarrizketa akustikoa izanik, irrikaz geunden haiek gurean izateko. Gainera, denboraldia ongi hasteko, boskotean etorri da taldea.

Audio_placeholder

«Gure sustrai afroamerikarretan diskoa eta funka sartu nahi izan ditugu»

Loading player...

Arima Soul 2020an sortutako taldea dugu. Lehenagotik taldea hasita bazeuden ere, urte hartan eman zioten hasiera proiektuari. Taldearen gidari diren Mikel Makala eta Lidia Insaustirekin egoteko aukera izan genuen. Eta lehen urteen inguruan aritu ziren hizketan. Lehen urteak, lehen sariak, lehen kantuak eta bestelakoak aipatu genituen haiekin. Izan ere, «Girando Por Salas» ekimenean parte hartzeko hautatuak izan ziren, musika beltzean espezializatua den Enlace Funk aldizkariak, bi aldiz saritu du Arima Soul. Eta hori gutxi balitz, azken hilabeteetan, haien azken laneko Denbora abestia BBC 6 irratiko, The craig charles funk and soul show saioan entzuteko aukera izan genuen. Bide oparoa egin dute Arima Soulen kantuek. Honen inguruan, hau erantzun zuen taldeak: «Musikariok lan bat aurkezten dugunean oihartzuna edukitzea nahi dugu, eta horretarako hedabideak ezinbestekoak dira; irratia beti izango da irratia musikariontzat».

Gainera
, aurkeztu berri duten Gaua lanaren inguruan ere hitz egin dugu. «Gure sustrai afroamerikarretan diskoa eta funka sartu nahi izan diogu». Jaioak dira horretan. Izan ere, ez dira asko estilo hauekin atrebitzen direnak. Eta hare gutxiago euskaraz. Baina, argi dago, euskarak baduela toki bat han. «Nire ikuspuntutik, errazago enkajatzen du ingelesez soinu aldetik, erraminta gehiago ematen dizkizulako baina euskaraz soinu ederra ateratzea beste prozesu bat da, eta emaitza interesgarria atera da» dio Insaustik. Bi kantu entzuteko aukera izan dugu, eta haien bira luzeko data askoren berri ere eman digute. Hurrengo kafe batean ikusiko dugulakoan elkar. Laugarren kafea izango den horretan.

Jaurlaritza Logoa