Zuzenean

Peli Lekuona | Iraia Cambra

«Oporrak ez dira deskonektatzeko soilik, gure buruarekin konektatzeko aukera dira»

Ikasturtearen hasiera askorentzat gogorra izan daitekeen honetan, Eider Iruretagoiena psikologoak prozesuak errespetatzearen garrantzia nabarmendu du NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

«Oporrak ez dira deskonektatzeko soilik, gure buruarekin konektatzeko aukera dira»

Loading player...
Eider Iruretagoiena
Eider Iruretagoiena (NAIZ)

NAIZ Irratian egindako elkarrizketan, Eider Iruretagoiena psikologoak adierazi du lanera edo ikasketetara itzultzeko garaia ez dela egun bakarrean burutu beharreko aldaketa bortitza. «Oporretako etenaren ondoren egunerokotasunera itzultzea ez da erraza, baina trantsizio hori modu kontzientean egitea lagungarria da osasun mentalerako». Horren ordez, prozesuak planifikatzea eta norbere buruarekin konektatzeko espazioak bilatzea gomendatzen du.

Halaber, lan-orduak murrizteko proposamenen inguruan, psikologoaren iritziz, benetan pertsonen denbora askatasuna handituko balute, horrek onura nabarmenak ekarriko lituzke osasun mentalean.

Jaurlaritza Logoa