Zuzenean

Itxaso Leon Kareaga
NAIZ Irratia

Aurrekoetan bezala, «aitortza, egia eta erreparazioa» ardatz, Sareren hurrengo deialdietan ere

Gasteizko jaien egun nagusian manifestazioa egin ondoren, hitzordu berriak ditu aurretik Sare Herritarrak. Asteburu honetan bertan da lehenengoa, larunbatean, Donostiako Aste Nagusiaren esparruan; eta datorren astean hurrengoa, Bilbokoaren baitan.

Audio_placeholder

Aurrekoetan bezala, «aitortza, egia eta erreparazioa» ardatz, Sareren hurrengo deialdietan ere

Loading player...
Beñat Uribe-Etxeberria, abuztu hasieran Sarek egindako agerraldi batean.
Beñat Uribe-Etxeberria, abuztu hasieran Sarek egindako agerraldi batean. (Jagoba Manterola | FOKU)

Hitzorduz beteriko uda ari da izaten Sare Herritarrarentzat. Hiriburuetako jaien baitako mobilizazioen artean ere, baditu hainbat aurretik.

Iragan astean, Gasteizko jaien esparruan, erakundeen partetik jasan izandako erasoak salatzeko aprobetxatu zuen Sarek. «Gerra txikiak» sortzen aritzen direnen aurrean, orotariko biktimentzat «egia, aitortza eta erreparazioa» eskatu dituzte. Aldarrikapen bera eramango dute Donostiako eta Bilboko deialdietara ere.

Horien berri emateko, Beñat Uribe-Etxeberria, Sare Herritarreko kidea, izan dugu NAIZ Irratian. Argi utzi du bertan, aurreko hitzorduen ildoari jarraituz, hurrengoetan ere balio berdinak izango direla ardatz.

Jaurlaritza Logoa