Zuzenean

Ion Telleria
NAIZ Irratia. Programazio arduraduna

«Benetan?», nazioarteko adituen harridura espainiar inpunitatearekin

Nazio Batuen Erakundearen azken txostena «zartakoa» da Espainiako Estatuarentzat Giza Eskubideen Behatokiaren ustez, torturaren preskribaezintasuna eta 77ko Amnistia Legeak suposatzen duen inpunitatea salatu ditu Batzordeak. 

Audio_placeholder

«Benetan?», nazioarteko adituen harridura espainiar inpunitatearekin

Loading player...
Iratxe Urizar (Behatokia) eta Aiert Larrarte (Egiari zor) Iratxe Sorzabalen kasua salatzeko agerraldi batean.
Iratxe Urizar (Behatokia) eta Aiert Larrarte (Egiari zor) Iratxe Sorzabalen kasua salatzeko agerraldi batean. (Aitor Karasatorre | FOKU)

Ostiral honetan egin du publiko Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak hilabete hasieran Espainiako egoeraren inguruan egindako saioaren balorazioa jasotzen duen txostena. «Zartakoa» izan da Madrilentzat, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiaren ustez. 

NAIZ Irratiaren galderei erantzunez, GEBehatokiko Iratxe Urizarrek gogora ekarri du uztaileko saioan adituek erakutsi zuten harridura, «benetan tortura preskribatu egiten dela?» galdetzen zieten espainiar ordezkariei NBEko adituek. 

Ostiral honetan ezagutu dugun txostenean torturaren preskribaezintasuna eta zigorgabetasuna ahalbidetzen duten legeak bertan behera uztea eskatu du, besteak beste, NBEko Giza Eskubideen Batzordeak. Euren lanean babes garrantzitsua suposatzen duela nabarmendu du Urizarrek. 

Jaurlaritza Logoa