Zuzenean

Mugak Zabalduz Karabanak migranteen errealitate ahantziak erakusteko helburua du, eta nazioarteko hainbat atera dira zutabeak; esateraako, pasa den larunbatean Irunen hasi zen zutabe bat, Gironatik ere abiatu ziren karabanaren 10. edizioan. Calais dute helmuga, eta Parisen edo Tolosan egin dute parada. Itsaso Larramendi karabanako kidea eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideak NAIZ irratian dinamikaren helburuak azaldu ditu: «Europaren migrazio politika hiltzaileak salatu nahi ditugu».
Larramendik zehaztu duenez, hori ez da dinamikaren helburu bakarra: «Migranteen giza eskubideak errespetatzea eta mugimendurako askatasuna bermatzea ere aldarrikatzen dugu». Karabanaren helmuga Calais hiria izan bada ere, muga ezberdinetan parada egin dute. «Tokiko erakundeekin salaketa ekintzak gauzatu ditugu, manifestazioak edo memoria momentuak», gehitu du.
Uztailaren 14an Parisko desfile internazionalistan parte hartu zuten, hirugarren urtez antolatzen dutela: «Manifestazio alternatibo bat da, paperik gabeko pertsonen aldekoa». Calais hiriko egoeraren berri ere eman du, «bizitza eremuak» bi egunetik behin usten direla.


