Zuzenean

Zaloa Badiola - Peli Lekuona
Elkarrizketa
Iñigo Alonso
LAB sindikatua

BBK Live: ‘Stage printzipalean prekarietatea nagusi’

LAB sindikatuak hasi berri den BBK Live jaialdiko beharginen lan baldintzak salatu ditu. Hitz bakarrean laburbildu du jaialdiaren kartelburua: prekarietatea. Errealitate hau ezagutzeko NAIZ Irratian izan da Iñigo Alonso, LAB sindikatuko kidea.

Audio_placeholder

BBK Live: ‘Stage printzipalean prekarietatea nagusi’

Loading player...
LAB-en ekimena BBK Live-eko prekarietatea salatzeko.
LAB-en ekimena BBK Live-eko prekarietatea salatzeko. (LAB)

Hasi da BBK Live jaialdia eta horrekin batera hasi da Bilbo ere kanpoko jendez betetzen. Nazioarteko zein bertoko artistak oholtza gainean ikusteko milaka pertsonek hartu dute ostatu Bizkaiko hiriburuan. Mugarik gabeko jai giroan murgilduta dago hiria. Neurri horretako jaialdi bat aurrera eramateko oinarri oinarrizkoena, baina, langileak dira: zerbitzariak, segurtasun langileak, muntaketa lanetan ibiltzen direnak… «Prekarietatea» da nagusi BBK Live-en, Iñigo Alonsok salatu duenez.

«Deskantsurik gabeko lanaldiak, soldata baxuak, higiene pertsonalerako baliabide murritzak, ura bezalako oinarrizko baliabide falta…» dira jaialdiko langileen errealitatea. Alonsok azaldu du langile «nomadak» izaten direla gehienak, horrek dakarrenarekin: «aldi baterako kontratuak izanik langileek ez dute izaten animorik sindikatu batengana jotzeko edo lan baldintzak gerora borrokatzeko».

«Aurretiazko kontrola» eskatzen du LABek. «Hiru eguneko lanak izanda, ikuskaritzak ez dauka eraginkortasun nahikorik. Ezin dira salaketak jarri etorkizunean gertatu daitekeena aurreikusten. Ez dago tramitazio eraginkorrik egiteko astirik».

Kontraesanak

Administrazio publikoaren laguntzak jasotzen ditu makrojaialdi honek. «Oinarria» ere kritikagarria ikusten du Alonsok: «sektore pribatu batetik egiten diren makrojaialdietara hainbat laguntza bideratzea ere zalantzagarria iruditzen zait». Esaterako garbiketa eta autobus zerbitzuak eskeintzen ditu Bilboko Udalak jaialdiari begira, laguntza zuzenak ematen dizkio BBK Live-i, baina kontrara, «ez dela kontsezio publiko bat eta ez daukala horren kontrolerako ahalmenik dio Udalak». Iñigo Alonsok nabarmendu du «ez badago kontrolatzeko ahalmenik» ez litzatekela «inolako laguntzarik» egon beharko. «Babes hau jasotzen duen ekitaldi batek berme batzuk izan behar ditu».

Pautak

‘Stage printzipalean prekarietatea nagusi’ kanpaina abiatu du LAB sindikatuak, sentsibilizazioa sortzeko asmoarekin. Jaialdian lan egingo duten langileentzat kontuan hartu beharrekoen zerrenda ere sortu dute.

 



Alde batetik, hitzarmenak ezagutzeko gomendioa egin diete langileei: soldataren, atseden denboren, kategorien, aparteko orduen eta gaueko lanaren inguruan jakin beharreko guztia argi izan dezaten. Bestetik, arriskuen aurrean ere langileek dituzten eskubideak azpimarratu ditu sindikatuak. «Edozein arriskuren aurrean segurtasun neurriak eta formakuntza exijitzeko eskubidea dute. Osasunerako berehalako arrisku larria dagoenean, lanari uko egiteko aukera ere badago».

Frogak biltzea ere oso lagungarria izan daitekeela dio Iñigo Alonsok, «ordutegiak exijitu, aginduak idatziz eskatu, audio eta bideo grabazioak egin eta orduak kontrolatu». Erreklamazioak egiteko prest agertu da sindikatua, «modu kolektiboan argazkia osatu eta salatzeko» eskaintza ere zabaldu du. «Daukagun aukera eta baliabide bakarra langileen inplikazioa da».

Jaurlaritza Logoa