Zuzenean

2035. urtea beste edozein urte bezalakoa izango da, astelehen batekin hasiko da eta 365 egun izango ditu. Baina nolakoa izango da? Ez dakigu zein musika entzungo dugun, oraindik idatzi gabe daudelako entzungo ditugun abestiak. Baina, ziurrenik, urte horretako uneren batean Carlos Gardel entzungo dugu, tangoaren erreferentearen heriotzaren mendeurrena izango baita.
Eta teknologiari dagokionez? Bada, Natiolal Geographic aldizkariak iragarpen zerrenda bat egin zuen 2005ean, bere 30. urteurrenaren harira. Gidaririk gabeko autoak eta brain fingerprinting edo garuneko hatz-marka bezalako teknologiak aipatzen zituzten. Lehenengoarekin asmatu zuten, bigarrenarekin ez hainbeste. Baina iragarpen horiez gain, telesail eta filmetan aipatutakoak ere aztertu nahi izan ditugu. I, Robot (2004) edo The Martian (2015) pelikulak, esaterako.
Entzun gure iragarpenak Bigarren Kafean.