Zuzenean

Itxaso Leon - Peli Lekuona

«Komunikazio eredua ez dator bat informazio irizpideekin, jabe handien interesekin baizik»

Desinformazioari buruzko ikerketa aurkeztu du Josetxo Martinez Nafarroako Parlamentuko prentsa arduradunak. Hipotesi nagusia ondorengoa da: dagoeneko badagoela desinformazioari aurre egiteko araudia, baina hori aplikatu behar dela.

Audio_placeholder

«Komunikazio eredua ez dator bat informazio irizpideekin, jabe handien interesekin baizik»

Loading player...
Josetxo Martinez, iragan ekainean.
Josetxo Martinez, iragan ekainean. (Iñigo Uriz | FOKU)

Pil-pilean dago fake news direlakoen gaia, bizi ditugun garaietan bereziki. Horren jakitun, desinformazioaren eta aro digitalean duen eraginaren gainean azterlana abiatu zuen Josetxo Martinezek. Arlo desberdinetako 27 espezialistaren gogoetak jasotzen ditu, eta informazio faltsu horiek hedabideetan, bertako profesionalen jardunean, herritarren zentzumen kritikoan, botere dinamiketan eta lege zein arau esparruetan duten eragina.

Nabarmendu du «hedabide sistemarekiko deskonfiantza orokorra» kezkatzekoa dela, eztabaida publikoa «pozoitu» egin dela eta «sistema demokratikoen higadura» begi bistakoa dela.

Araudiak ezartzen dituen baliabideak ere mugatuak dira. Erreferentziatzat hartzen da komunikabideen askatasunari buruzko Europako erregelamendua, erabat aplikagarria izango dena abuztuaren 8tik aurrera.

Kazetaritza fakultate guztietan irakatsi ohi da Espainiar Konstituzioko 20. artikuluak jasotzen duen printzipioa: «egia ez bada, ez da albistea». Ez da, ordea, beti erreferentziatzat hartzen. Egungo lege esparrua defendatzea Estatuaren betebeharra omen da.

 

Jaurlaritza Logoa