Zuzenean

Bigarren Kafea

«Jendeak faltan botatzeak beste edozerk baino gehiago betetzen gaitu»

Duela sei urte jarri zuten martxan Iraitz Altunak eta Arantxa Bakedanok Earra Food Trucka. Ordura bitarteko euren lanak utzi eta furgoneta propioa erosita, proiektu berri batean murgildu ziren. Ordutiko hona bitartekoaz aritu da Altuna Bigarren Kafean.

Audio_placeholder

«Jendeak faltan botatzeak beste edozerk baino gehiago betetzen gaitu»

Loading player...

«Lehenago beste furgoneta bati laguntzen aritzen nintzen. Gastu asko genituen une hartan eta nire ohiko lanetik kanpo aritzen nintzen diru gehiago irabazteko. Gauzak hobeto egitea zegoela ikusi nuen eta nire bikotea den Arantxarekin hitz egin ostean, gure furgonetarekin lanean hastea pentsatu genuen» azaldu du Altunak.

Pontevedran topatu zuen furgoneta bat eta bi hilabetez Caceresen eraberritu zuten, «egoera nahiko kaskarrean zegoelako». Behin furgoneta egokituta eta beharrezko baimen guztiak eskuan izanda, lanean hasteko unea iritsi zen. Gogoan du Altunak lehen egun hura. «Urtarrilaren 5 bat izan zen Lizarran. Festa egun handia izaten da eta eramandako generoaren erdia salduta itzuli ginen etxera».

Penaz kontatu du gaur egun ezin dutela nahi duten leku guztietan lan egin. «Udaletxe askotan zozketa egiten da food truckentzako leku baino eskaera gehiago egoten direlako. Estuagoa izan behar luke baimenak emateko prozesuak, zozketak egiten dira eta Udal askotan baldintzak ez dituzte begiratzen». 

Furgonetan saltzen egoten diren orduez aparte, lanegun luzeak izaten dituztela aitortu du. «Generoa prest izan behar da, tartean jaiegunak baldin badaude erosketak egiteko aurreikuspenak egin behar dira… Gauza asko izan behar dira kontuan».

Errespetu faltak jasatea tokatu izan zaio noiz edo noiz. «Jendea bidali izan dut jatekorik eman gabe errespetu faltagatik». Dena den, jendearekin harreman ona duela esan digu eta leku batera joaterik ez dutenean, jendeak faltan botatzen dituela sumatzen dutela. «Horrek beste ezerk baino gehiago betetzen gaitu».

Entzun Iraitz Altunarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia. 

Jaurlaritza Logoa