Zuzenean

Ikasturtearen balantzea egin dugu, betiere eskola kirola ardatz, Kike Mokoroa Ordiziako Udaleko kirol teknikariarekin. Zer ikaskuntza utzi ditu? Zer erronka daude oraindik zabalik? Zalantzarik gabe, urtea ez da erraza izan, batez ere azken hilabeteotan Gipuzkoan izan den afera kontuan hartuta. Orain ikusi behar, besteak beste, aldaketa honek zein ondorio dakartzan datozen urteetan, baldin eta baditu. Hau izango da, etorkizunera begira, eskola kirolak izango dituen erronketako bat.


