Zuzenean

Bigarren Kafea

«Hiru istorio, hiru paisaia, hiru espazio dira eta bakoitzak badu bere protagonista»

«Atxikimendu sakona dut bailarekiko eta hortik jaio zen ipuina sortzeko ideia» dio Kattalin Arizmendik. 'Begiek zer, izanak erran' liburua argitaratu berri du Joanes Altxu ilustratzailearekin.

Audio_placeholder

«Hiru istorio, hiru paisaia, hiru espazio dira eta bakoitzak badu bere protagonista»

Loading player...

Txanogorritxu, Hiru Txerrikumeak edota Zazpi antxumeak umeak garenetik entzun ditugun istorioak dira, buruz ere kontatu ditzakegunak. Badira beste ipuin batzuk askotan entzun edo irakurri ditugunak eta haurrak (eta haurrak ez direnak ere) beste mundu batzuetara eramaten dituztenak. Istorioetan murgilduz gauza ezberdinak ikasten dituzte, edota identifikatuta sentitzen dira batzuk. 

Bada, pasa den astetik aurrera, Baztan inguruko haurrek beste ipuin sorta bat izango dute identifikatuta sentitzeko, edo haien inguruetako paisaiak ipuinetan izateko. Kattalin Arizmendi Anduezak idatzitako eta Joanes Altxu Urtasunek ilustratutako ipuinek hori baitute ezaugarri, gure ondarea, mintzoa eta paisaia biltzen dituzten ipuinak dira. «Zerbait sortzen den aldiro, sortzaileak badu ingurua loratzeko gaitasun bat, eta Baztangoak izaki, zer guttiago Baztani zerbait ematea baino» kontatu digu Arizmendik. 

Idazketa, ilustrazioa eta beste hainbat eta hainbat pausu egin ondoren, 1545 Argitaletxeak argitaratu ditu eta pasa den ostegunean aurketu zuten haien proiektu berria. Beraz, ipuin hauen orrietan murgiltzeko asmoz gurean izan ditugu gaur Kattalin Arizmendi Andueza eta Joanes Altxu Urtasun.

Jaurlaritza Logoa