Zuzenean

«Ez dute lortu akordiorik Alokabiderekin, eta ateak itxita aurkitu dituzte», azaldu du Pablo Rodriguezek, Azet sindikatuko kideak, Bidebarrietako kasuaz.
San Frantziskoko kasuan, familia batek etxea galdu dezake herentzia prozesu baten ondorioz. «Auzoan errotuta dagoen familia bat da, umeekin eta lan prekarioarekin. 2021etik ari gara kasua lantzen», nabarmendu du Rodriguezek.
Sindikatuak etxegabetzeak bertan behera uzteko eskatu die instituzioei eta herritarrak mobilizazioetan parte hartzera animatu ditu: «Ez daude bakarrik, eta kolektiboaren indarra da gure tresnarik handiena».