Zuzenean

Leire Morras, Irati Jimenez eta Ane Belén Ruiz izan ditugu Gelditu Makinak saioan, besteak beste, EHUko udako ikastaroetan izango den 'Animalia etika gizartean' (ekaina30 eta uztailak 1) ikastaroaren harira. Ikerketa taldearen diziplinartekotasuna azpimarratu dute, gaiak hala eskatuta, ez baitute «diziplina bakarretik» ikertzen, arlo asko hartu behar izaten omen dira aintzat. Horren erakusgarri da euren osaera, taldean dauden ikerlarien arloak baitira ikasketa klasikoak filologiatik, komunikabide aztertzea, historia eta literatura, besteak beste.
Oinarri komunak eraikita daude, ordea, eta taldearen ardatz nagusia da, filosofia esparrutik, aztertzea «izaki sentikorrekiko dugun jokabideen hausnarketa eta haiekiko ditugun betebeharrak». Horretarako, hainbat galdera erreferentzial baliatzen dituztela kontatu digute: Zein betebehar dugu gizakiok? justifikatuta al dago animalien erabilera gure bizimoduan? zein da animalien eskubideen oinarri morala? Adituek azaldu dutenez, oinarri morala historian zehal aldatu egin da. Arrazionalitatean oinarritutako morala baliatu izan dugu eta, orain, balioan jarri nahi da sentikortasunean oinarritzen den korrontea.
Animaliekiko dugun posizioa aldatzeko animaliekiko dugun ulerkera ere aldatu beharra da, beraz, ikasketa kritikoen lerroetako bat. «Garrantzia handia eman izan zaio pentsamenduaren historiari ulertu nahi dugulako nondik datozen animaliez ditugun ideiak». Morrasen eta Jimenezen artean azaldu digutenez, Aristoteles izan zen arrazionalitateari garrantzia morala eman zion filosofoa eta arrazionalitatea gizakiarekin bakarrik lotu zuena. Horren animaliek ere izan dezaketela ukatzen du. Deskartesek, berriz, animalia makina den ideia garatu zuen, alegia, mekanikoki funtzionatzen dutela sentitzeko gaitasunik gabe.
Horrekin lotuta dago animaliekin egiten den esperimentazoa, agentzia propiorik gabeko izaki bezala ikusten ditugu eta. Zientzia esparru bezala finkatzen hastean, animalien ulerkera aldatu egin zen. Zientziak animalien erabilgarritasunari eman zion garrantzia (adibidez, elikagai gisa edo esperimentaziorako) eta, ondorioz, gure beharrak asetzeko gorputz gisa ikusten da. Animalien etikan sakontzen duten korronteak ez dira berriak, lehen ere bazeuden teoriko batzuk begetarianismoaren proposamenak egiten zituztenak, kontua da, XX. mendean hasi zirela pentsamendu horiek potentzializatzen eta enpatiak garrantzia irabazi zuen.
Antropozentrismoa, kontzeptu klabea.
Ikerlarien arabera, Antropozentrismoa kontzeptu gakoa da arlo honetan, zehaztapen bat eginez: «antropozentrismoa lotu daiteke teozentrismoarekin kontra-jarri den korrontearekin eta zehaztapen bat egin nahi dugu hemen: antropozentrismo epistemologikoaz ari gara. Honen ondorioetako bat gizakiok lortu dezakegun ezagutza eta ulermena geure ikuspuntuan oinarrituta dagoela eta, ondorioz, AIK-en arabera, partziala. Gure gorputz eta garun gizatiarrak baldintzatutako ulerkerak ditugu eta kontuan izan behar dugu gizakiak ez diren beste izakiekin harremantzerakoan». Hemen sortzen da antromorfismoaren gaia.
«Atropomorfismoak badu dimentsio morala eta kritikoki aztertzea komeni da, zeren,
hierarkikoki ikusten ditugu erlazio-harremanak eta horrela justifikatzen da beste izaki batzuen erabilera».
Pothumanismora egiten dute bidea, beraz, mugimendu kultural, filosofiko eta kritikora. Korronte horrek helburu du aztertzea historikoki egindako gizakiaren kontzeptuaren eraikuntza nola desegin eta nola birdefinitu zer garen dominazio sistema horietatik kanpo. Belenek azaldu du sistema hori gainditzeko sistema bitarrak ekidin eta deseraiki beharra dagoela eta gizakia askoren arteko bat besterik ez bezala definitu.
Animalien etika gizartean inpaktua duen gai gisa identifikatuta, AIK-eko kideek alea jarri nahi dute gure kultura analizatzeko modu berriak sortzeko eta bertan antiespezismoa bermatzeko bideen sustapenean.