Zuzenean
Lehen aldia da, rock kutsuko talde batekin egin dugula horrelako elkarrizketa akustiko bat. Eta haiek, ederki erantzun dute. Formatu akustikoago bat prestatuz, baina, energiaz beteriko bi kantu eskainiz.
Elkarrizketa egiteko tartea ere izan dugu. Betti eta Battitt izan dira hizlari. Eta haiekin taldearen sorreraren inguruan mintzatu ahal izan gara. Lehen diskoaren inguruan, eta lehen bira eder baten inguruan. Izan ere, Maskakek geroz eta toki handiagoa du gure kulturan. Hego euskal herrian sartzen ari den talde berrietako bat da. Eta nabaria da horren atzean dagoen lana. «Harrera bikaina ukan dugu, pertsona anitzekin egin dugu lan eta orain, bere bidea egin dezala diskoak».
Maskaken kantuen atzean dagoen esanahiaren inguruan galdetu ostean, hurrengoa erantzun zuten. «Konturatu gara gizartean maskarak eramaten ditugula, gure egiazko nortasunak ezkutatzeko». Idazle desberdinekin egin dute lan kantu hauen letrak osatzerako garaian, eta prozesu interesgarriak bizi dituzte lan horretan. Azken aldian, bizitzen ari diren une oparoaz aritu gara, eta bi kantu jotzeko ere eskatu diegu. Musikaren profesionaltasunaz hitz egin dugu, eta Ipar eta Hego Euskal Herrian zentzu horretan aurki daitezkeen desberdintasunen inguruan.
Aurretik urte oparoak izango dituen taldea dugu aurrean, eta beti izango dute gurekin kafe bat hartzeko tartea.